Etiquetas

ongi etorria

welcome to everybody to my blog

viernes, 7 de mayo de 2010

Ingelesarako materiala

Azken astelehenean, maiatzak 3an, taldeka guk hautatako gaiari buruzko aurkezpena egin behar izan genuen.
Jaione eta biok power pointaren bidez puntuz puntu aurkeztu genuen,azkenak izanik, arin batean.
Laburbilduz, teknologi berriek eman dezaketen aukera ugariak azpimarratu nahi izan genuen. Lehenik eta behin hizkuntza ikasteko ezinbestekoa iruditu zaigu ahoskera lantzeko tresna izugarri erabilgarria dela.Ondoren irudiek esanahiarekin bat egiteko era oso erakargarrian aukera ematen duela. Bestalde frogatua dago, ikusten denean irudien zein soinuen bidez umeek hobeto barneratzen dutela.Multimediak eskaintzen duen beste aukera da haurrak gertakizunaren egoeraz jabetzeko hainbat elementu jasotzen dituela , hortaz ulermena errazten du.
Azkenik aipatu beharra dago hizkuntzaren zibilizazioa eta bere kultura ezagutzeko eta harremanetan egoteko beste leiho bat zabaltzen digula teknologi berriek.

Netiketa

Hemen nabil, berrikusten egindakoa, ikusitakoa eta komentatutakoa. Besteak beste konturatu naiz hainbat komentarioak blogean ez ditudala egin. Egia esanda, bukatutzat zegoelakoan nengoen. Tira ekin beharko diogu, Netiketari buruzkoa.Dagoeneko jakin badakigu zer den Netiketa baina kontua da ea zer pentsatzen dugun...Gizarte konplexu baten elkar bizitzarako ezinbestekoa deritzot. Hau da, jadanik geneukan printzipio edo etika teknologia berriek ematen digun komunikatzeko zein jasotzeko, zein irudiak erabiltzeko era errespetagarrian datza.Bestalde egia da teknologi berriek ematen duten aukera zabala dela,besteak beste munduan zehar hedatzeko gaitasuna.Adibide gisa nerabeak You Tube delakoan bideo ugari igotzen dituzte bere ondorioak sakonki aurreikusi gabe. Adin batean egiten denaz damutzeko arrisku aztertu gabe.Hau saihetsi edo ohartarazi nahian Estatu espainolaren iragarki batean, telebistan hain zuzen ere, agertu zen.Oharrak aholkatzen hasi badira zerbaiten adierazle...
Beraz hezkuntzan,berriro ere, guri dagokigunez errespetuan oinarritzea da gure xedea.

domingo, 11 de abril de 2010

Prometeus

domingo, 21 de marzo de 2010

TEKNOLOGIA BERRIAK HEZKUNTZAN

Hezkuntzan aplikazio ugari ditugu Interneten :blogak ematen digun aukera oso zabala da. Alde batetik ikaslea egilea den momentuko ikasiko du eginez eta honela errezago barneratuko du.Aprendizaia adierazgarriagoa eta haur batentzat multimedia erabiliz,erakargarriagoa ere bihurtzen da. Bloga eraketak nolabait eskatzen dizu antolaketa kudeatzea eta hori oso ikasgai garrantzitsu da didaktikan. Bestalde blogak eskeintzen du irakaskuntzarako atal berri bat: aldi bereko parte hartzea .Ikasleak honela hausnarketa eta norberen irizpidea adierazten ikasten du,besteena erespetatuz.Gainera ikasgaia bisualizatzeko aukera ere ematen du,ikasleek kontzeptu bera hobeto barneratzeko.
Atzerriko hizkuntza irakasteari dagokionez, blogari funtsezko elementua erantsi diezaiokegu hizkuntzan soinua entzun ahal izatea; alegia, kutsuen memorizazioa, ahozkera zuzenez hitz egiteko aukera emanik.
Komunikatzeko tresna oso baliagarria izanik munduko beste ikasleekin harremanetan egoteko aukera paregabea ematen du.Munduko beste kulturei harrera irekia landuz.

viernes, 5 de marzo de 2010

Informazioaren Gizartea

Infomazioaren Gizarteaz komentarioak egitea izan da gure aste honetako etxerako lana:

Gaur egungo gizartea erabat eraldatu da internet izan dugun heinean. Internetek hasiera batean kanporako lehio zabala izanik. Aldaketak eta berrikuntzak hain dira arinak gaur egun Internetek ez duela informatzailearen funtzioa soilik betetetzen ,orain edonor informazio emaile eta/edo hedatzaile bihur daiteke. Espazio fisikoari dagokionez ere internetek ez du mugarik,globalizazioa alegia.Informazioa orokorrean oso iturri preziatua da eta azken mendeetan oso gutxiren esku zegoena zen. Orain aldiz edonoren eskura dago. Azken berrikuntzen esker informazioa, bideoak, irudiak jaso, eman,eta trukatu daiteke. Hemen aipatutako azken aldaketagatik gaur egun gure gizarteari Iformazioaren gizartea deitzen zaio.

domingo, 28 de febrero de 2010

Tim O'Reillyren adierazpenak

Tim O'Reilly ren bideoak dioen bezala web 2.0ren teknoogiari dakarkion elementu berria, esan daiteke informazio jasotzailetik sortzailea bihur daitekela bere albistegiak mundu osoan argitaratuz.Tim O'Reillyk, bideo honetan adierazten duen bezala mundu maileko data base eskuragarria da.

EGINEZ IKASI

Iruzkin hau aldatzea erabaki dut zeren nire etsipena adierazten baizuen.Egun hartan BLOGA eratzen ari ginen heinean desesperatzen ari ginen eraketa bera konplexuago bihurtzen zelako.Adierazi nahi dudana etsipena baino noberak denbora behar duela eraketa guzti honetaz jabetzeko.

http://organicclassroom.wordpress.com/2009/02/18/web-20-and-early-childhood-education/

Haurran poza

http://openphoto.net/cgi-bin/image?image_id=19598&filters=&rotate=°rees=

lunes, 22 de febrero de 2010

Web 3.0

Web 2.0ri buruz hitz egin eta gero, web 3.0 kontzeptu berriari sarrera emango diogu, zein web erabilearen bilakaera eta aurrerapausu bat den,. Kontzeptu berdina izan arren izaitez web 3.0 emango luken zerbitzua oraindik konplexuagoa litzateke, gaur egun daukagun lan tresnak elkar konektatuz interneten bidez, lana eta bizitza errezteko .




Helbide honetan dago artikulu bat.

lunes, 15 de febrero de 2010

Ongi etorri Blogera

Blog honen helburua da teknologi berrien azken aurrerapen azalpenak eta eman dezaketen ekarpenak hezkuntzan adieraztea.Azken honi buruz iduzkinak, helbideak eta bideoak jarriz, espero dut blog honen helburua bete izana.