Etiquetas

ongi etorria

welcome to everybody to my blog

viernes, 7 de mayo de 2010

Ingelesarako materiala

Azken astelehenean, maiatzak 3an, taldeka guk hautatako gaiari buruzko aurkezpena egin behar izan genuen.
Jaione eta biok power pointaren bidez puntuz puntu aurkeztu genuen,azkenak izanik, arin batean.
Laburbilduz, teknologi berriek eman dezaketen aukera ugariak azpimarratu nahi izan genuen. Lehenik eta behin hizkuntza ikasteko ezinbestekoa iruditu zaigu ahoskera lantzeko tresna izugarri erabilgarria dela.Ondoren irudiek esanahiarekin bat egiteko era oso erakargarrian aukera ematen duela. Bestalde frogatua dago, ikusten denean irudien zein soinuen bidez umeek hobeto barneratzen dutela.Multimediak eskaintzen duen beste aukera da haurrak gertakizunaren egoeraz jabetzeko hainbat elementu jasotzen dituela , hortaz ulermena errazten du.
Azkenik aipatu beharra dago hizkuntzaren zibilizazioa eta bere kultura ezagutzeko eta harremanetan egoteko beste leiho bat zabaltzen digula teknologi berriek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario