Etiquetas

ongi etorria

welcome to everybody to my blog

viernes, 7 de mayo de 2010

Ingelesarako materiala

Azken astelehenean, maiatzak 3an, taldeka guk hautatako gaiari buruzko aurkezpena egin behar izan genuen.
Jaione eta biok power pointaren bidez puntuz puntu aurkeztu genuen,azkenak izanik, arin batean.
Laburbilduz, teknologi berriek eman dezaketen aukera ugariak azpimarratu nahi izan genuen. Lehenik eta behin hizkuntza ikasteko ezinbestekoa iruditu zaigu ahoskera lantzeko tresna izugarri erabilgarria dela.Ondoren irudiek esanahiarekin bat egiteko era oso erakargarrian aukera ematen duela. Bestalde frogatua dago, ikusten denean irudien zein soinuen bidez umeek hobeto barneratzen dutela.Multimediak eskaintzen duen beste aukera da haurrak gertakizunaren egoeraz jabetzeko hainbat elementu jasotzen dituela , hortaz ulermena errazten du.
Azkenik aipatu beharra dago hizkuntzaren zibilizazioa eta bere kultura ezagutzeko eta harremanetan egoteko beste leiho bat zabaltzen digula teknologi berriek.

Netiketa

Hemen nabil, berrikusten egindakoa, ikusitakoa eta komentatutakoa. Besteak beste konturatu naiz hainbat komentarioak blogean ez ditudala egin. Egia esanda, bukatutzat zegoelakoan nengoen. Tira ekin beharko diogu, Netiketari buruzkoa.Dagoeneko jakin badakigu zer den Netiketa baina kontua da ea zer pentsatzen dugun...Gizarte konplexu baten elkar bizitzarako ezinbestekoa deritzot. Hau da, jadanik geneukan printzipio edo etika teknologia berriek ematen digun komunikatzeko zein jasotzeko, zein irudiak erabiltzeko era errespetagarrian datza.Bestalde egia da teknologi berriek ematen duten aukera zabala dela,besteak beste munduan zehar hedatzeko gaitasuna.Adibide gisa nerabeak You Tube delakoan bideo ugari igotzen dituzte bere ondorioak sakonki aurreikusi gabe. Adin batean egiten denaz damutzeko arrisku aztertu gabe.Hau saihetsi edo ohartarazi nahian Estatu espainolaren iragarki batean, telebistan hain zuzen ere, agertu zen.Oharrak aholkatzen hasi badira zerbaiten adierazle...
Beraz hezkuntzan,berriro ere, guri dagokigunez errespetuan oinarritzea da gure xedea.